Posta elektonikoaren bidez erreflexio hau iritsi da. Zuekin partekatzea nahi dugu. Ale! Eztabaida irekita dago;)
Gabonetan , haurrak
ingurunean izan ditugunean, jostailuak nagusitu dira opari gisa. Agian,
horrekiko sentsibilizazioa baldin badugu oparia erosterakoan hainbat alderdi
zaindu ditugu eta umearentzat egokia den oparia erosteko hainbat buruhauste
izan ostean amama, izeko edota lagunak erositakoa ailegatzen da arbola azpira.
Erosi nahi ez genuen opari hori zehazki. Zer egin dezakegu egoera horretan?
Jostailuen arriskua ez dago jostailuan beran , baizik eta, jostailuari ematen diogun erabileran edota interpretazioan. Umeari, naturaltasunez, argudioak eman ahal dizkiogu opari horrekiko jarrera adierazteko. Gainera, berarekin jolasteko beste baliabideak bilatu ditzakegu.
Gaur
egun merkatuan jostailuak oso definituak daude eta gehienetan funtzio bakarra
izaten dute. Ez diote umeari jolas sinbolikoa edo librea adierazteko aukera
ematen. Bestalde jostailu gehienak balore sexistak transmititzen dituzte ,
genero bereizketa nabarmena egiten baitute. Jostailu belikoak deritzatenak ere aurkitu ditzakegu merkatuan, hauek armen eta
gudetan erabilitako tresnen errepresentazioak izaten dira.
Biolentzia, konpetentzia, agresibitatea, areriotasuna.. bultzatzen dituzten jostailuak dira.
Biolentzia, konpetentzia, agresibitatea, areriotasuna.. bultzatzen dituzten jostailuak dira.
Hauen aurrean iritsi ezberdinak aurkitu ditzakegu, batzuek agresibitatea kanporatzeko eta bideratzeko tresna moduan ikusten dituzte. Beste batzuk, aldiz, argi ikusten dute jostailu hauek ez dituztela balore egokiak transmititzen eta agresibitatea beste modu batzuetan kanporatu daitekeela, adibidez, kirola eginez, oihukatzen …
Gehienetan jostailuak biolentzia, balore sexistak, konpetentzia, agresibitatea, areriotasuna bezalako baloreak bultzatzen dituzte. Honen aurrean gure zeregina da balore hauei buelta ematea alde batera utziz balore negatiboak eta kooperazioa sustatuz; laguntasuna, talde lana, helburu bat lortzeko bidea elkarrekin egitearen garrantzia, sormena eta adimena garatzea etab.
Umeek 4-7 urte dituztenean haien nortasuna
finkatzen hasten dira, horregatik esan genezake aro kritiko baten barne daudela
eskaintzen dizkiegun balore eta jarrera edo egoerak xurgatzeko erraztasun
handia baitute. Horregatik arreta gehiago eskaini beharko genieke jostailuak
aukeratzeko uneari.
Gaur egun, jostailuen
mundua zirkulu bat inguratzen duela esan genezake. Enpresariek jostailuak asmatzen dituzte, jostailu hauek iragarkien bidez ezagutzera ematen dira, erosleak arreta handirik jarri barik erosi egiten dituzte soilik deigarriak direlako, horren ondorioz jostailuen baloreak gizartean islatzen dira eta haurrak gizarte horretako baloreak xurgatzen ditu. Bata bestea elikatuz irtenbiderik gabeko zirkulu batean sartu gara.
Oso zaila den arren
bertatik irtetea bakoitzak bere hausnarketa eta ahalegina eginez
pixkanaka-pixkanaka zirkulu hori desegitea lortu daiteke balore positiboagoak
eskainiz.
Etorkizunean ze balore nahi ditugu gure gizartean?
Etorkizunean ze balore nahi ditugu gure gizartean?
Usue Martínez
No hay comentarios:
Publicar un comentario