8 de marzo de 2012

FEMINISMOAN HEZTEN


Feminismoa aisialdia eta astialdia bizitzeko eraren oinarria bat  izan daitekeela uste dugu. Bizkaiko Urtxintxa Eskola osatzen dugunok feminismoaren aldeko hautua eginda dugu eta.

Botere harremanei aurre eginez beste motatako jendartea sortu nahi duen bizitzeko era eta ideologia da feminismoa. Askatasunean, elkartasunean  eta parekidetasunean oinarritutako jendartearen alde lan egiten du eta eraldaketa sozial eta politiko sakona bilatzen du gainera. Gaur egungo errealitateari erreparatuz emakumeon eskubideen alde borrokatzeko grina eta beharra dago eta hona hemen tresnarik baliogarriena: Hezkidetza  
Azken urteetan gauza asko gertatzen ari dira gure herrian. Bake prozesu eta normalizazio politikorako bideak lantzen ari dira eta behin eta berriro aldaketa politiko eta sozialaren beharra jendartean dago. Baina emakumeon egoeraren inguruan aritzen garenean berdintasun garaian bizi garela sobera ezaguna zaigu baina emakumeok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu eta gure eskubideak formalak badira ere ez dira errealak.
Etengabeko prekarietatean bizi gara. Krisi garaian emakumeen egoera kaskartu dela esan dezakegu jakinda egoera beti txarra izan dela.  Emakumeon lan baldintzak prekarioak dira;  erregimen bereziek jarraitzen dute eta ekonomia ezkutuetan presentzia nabaria da. Zaintza eta etxeko lanak ez dira sozialki beharrezkotzat hartzen eta emakumeon esku gelditzen dira. Azkeneko neurri instituzionalek egoera mantendu besterik ez dute egin.
Bestalde, emakumeon kontrako indarkeria egiturazkoa da. Sistema mantentzeko tresna nagusia da. Instituzioetatik bideratzen diren politikak konpromiso falta argia eta aurrekontu falta argia azaleratzen dute. Modu isolatuan lantzen dituzte erasoak eta ez dituzte benetako neurriak proposatzen. Prebentzioa oso gutxi lantzen da eta egiten den apurra ez da lehentasuna.
Egoera larria da eta lehentasunak argiak dira. Bizkaiko Urtxintxa Eskolatik aisia eta astiaren inguruan irakurketa propioa egiteko beharra ikusi dugu diskriminazioa nola ematen ari den aztertuz hezkuntza ez formalean egitekoen zerrenda zein izan behar den planteatzeko asmoarekin. Hezkuntza formalean bezala, hezkuntza ez-formala ez da genero sistematik at gelditu. Horren argibideak ditugu astiaren ulerpen androzentrikoa (lanaren kontzeptuari jarraiki, gerora azalduko dugunez) eta aisialdi jardueren arteko gutxiespen egoerak, besteak beste.
Astia kontzeptua ulertzeko testuinguru soziokultural batean kokatu beharra dago. Astia sistema kapitalistaren baitan (gerora eredu neoliberalera eramango dena) lan eremutik kanpo dugun denbora bezala definitu da.
Abiapuntu honen gakoa lana bizitza pribatutik at eta denbora-espazio (publiko) zehatz batetara mugaturik ulertzearen ondorioa litzateke. Ikuspegi horren arabera, lana eta “ez-lana”ren arteko muga ikusgarria den logikarekin eraiki izan da.
Era horretara, historikoki eremu feminizatua izan diren birsortzearekin loturiko lanek edota esparru pribatuko jarduerek astiaren zentzu honi ez diote erantzuten, emakumeen astia kolokan jarri izan delarik. Baina denborarena ez ezik, astiak askatasunaren kontzeptua ere bereganatzen du denbora hori “librea” dela esanez, ideologia liberalaren ondorioz.
Astiaren erabilpena (aisia deritzona) modu askean ematea zalantzan jarri beharra dago. Izan ere, hainbat arrazoik baldintzaturik, aisia historikoki genero dikotomiak baldintzatu izan du. Maila sinboliko zein praktikoan, esparru publikoaren eta pribatuarekin lorturiko aisialdi jarduerek maskulinoaren eta femeninoaren banaketari erantzun diote, hurrenez hurren. Aisialdiko praktikak genero identitatearen ondorio bezala azaldu izan dira, balore, jokaera, sentimendu zein gorputzaren ezaugarriek bultzaturikoak bailiran. Honen adibide, emakumeen aisialdia intimitatearen zein afektibotasunaren garapenarekin lotu izana, gizonena jarduera fisikoa eta lehiarekin lotu den bitartean. Sistema natural baten erantzuna izango bailira.
Astialdi eta aisialdiaren kontzeptuak zein jarduerak eraldatzeko beharraren aurrean, hezkuntza ez-formalari aktiboki helduz, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak astialdiko hezkuntza hezkidetzagilea egiteari ekin dio eta ekingo dio. Feminismoari helduz eta eraldaketaren beharra behin eta berriro irudikatuz.
Zelan egin feminismoan hezteko?
·         Hezkidetza tresna bat izanik askatasunean, elkartasunean eta parekidetasunean oinarritutako hezkuntza bultzatu behar dugu neska eta mutilen arteko harreman berri batzuk sortzeko.
·         Zeharkakotasuna erabiliz, hezkidetzan oinarritutako balioak transmititu.  
·         Espezifikoki neskatoekin autoestimua landuz.
·         Genero rolak eta estereotipoak gaindituz.
       Indarkeria espazio zehatz batean identifikatuz eta honi aurre egin lanketa espezifiko bat eginez.
¿Que hacer para educar en feminismo?
·    Siendo la coeducación una herramienta, debemos impulsar una educación basada en la libertad, la solidaridad y la igualdad para crear nuevas relaciones entre géneros.
·         Transmitir valores coeducativos utilizando la transversalidad.
·         Trabajar específicamente la autoestima de las chicas.
·         Superar los roles de género y los estereotipos.
Identificar la violencia en un espacio concreto y hacerla frente específicamente.  Bizkaiko Urtxintxa Eskolako feminismo lan-taldea 

No hay comentarios:

Publicar un comentario